Skip to main content

BITARTU

Bitartu. Euskadiko Kooperatiba Arbitrajeko Auzitegia. Tribunal de Arbitraje Cooperativo de Euskadi

Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak BITARTU-Euskadiko Kooperatiba Arbitrajeko Auzitegiaren esku uzten du arbitraje prozeduraren administrazioa. 

BITARTU da justiziaren administrazioa arbitrajearen bitartez kudeatzeko eredu paregabea, euskal mugimendu kooperatiborako, arbitrajea gatazkak ebazteko tresna osagarria baita.  Eta arbitraje hori egiteko, Arbitrajeari buruzko abenduaren 23ko 60/2003 Legeak, maiatzaren 20ko 11/2011 Legeak aldatu zuenak, jasotzen dituen zuzenbide pribatuko arauetan oinarritzen da, baita Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak 2023ko uztailaren 20an Osoko Bilkuran onartu zuren Arbitraje Kooperatiborako Erregelamenduan jasotakoan ere. Arbitraje horrek, azken batean, pertsonen elkarbizitza guztietan eta, zehazki, sozietate kooperatiboetan sortzen diren gatazkak konpontzen lagundu nahi du.

Arbitrajean, prozedura arautu baten mende jartzen dira alderdiak, eta BITARTUren esku uzten dute eztabaidaren ebazpena. BITARTUk erabaki loteslea hartuko du bi alderdientzat, zuzenbidea edo ekitatea aplikatuz, eztabaidari behin betiko amaitzeko.

BITARTU kide anitzeko organo gisa eratzen da, izen handiko pertsonek, pertsona independenteek eta euskal kooperatiba zuzenbidean nahikoa autoritas dutenek osatutako organo gisa, eta interpretazio doktrina bakarra sortzen laguntzen du, eragileei segurtasun juridikoa emanda eta bere zereginetan independentziaz jardunda.

Bitarturen osaera

Euskadiko Kooperatiben Arbitraje Auzitegia
Titularrak:

Alejandro Elejabarrieta Goienetxe

Rosa Otxoa-Errarte Goikoetxea

Carlos Martín Ginto Monzón

Ordezkoak:

Cristina Ochoa Pérez

Alberto Atxabal Rada

Eba Gaminde Egia

Kooperatiben Arbitrajeko Euskal Zerbitzuaren Araudia

REGLAMENTO DE ARBITRAJE DEL CONSEJO SUPERIOR DE COOPERATIVAS DE EUSKADI
Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluaren Euskal Kooperatibetako Gatazken ebazpenari buruzko Erregelamendua

2023-09-01ko EHAA

Ley 60/2003, de 23 de diciembre, de Arbitraje.
Arbitrajeari buruzko 60/2003 Legea, abenduaren 23koa.

BOE 26-12-2003 nº 309

Ley orgánica 2011-05-21
Arbitrajeari buruzko 11/2011 Legea, maiatzaren 21ekoa.

BOE del 21-05-2011

Formularioak

Eskuratu arbitraje-espedienteak izapidetzeko behar diren inprimakiak

Arbitratze laudoen historikoa

CONOCE EL COOPERATIVISMO

SABER MÁS