Kooperatiben Kontseiluak mintegi bat antolatu du kooperatibek egungo eskakizun psikosozial berriei nola erantzun aztertzeko. “Antolakuntza-egokitzapena eskakizun psikosozial berrietara: gatazken kudeaketa eta ongizate profesionala” izenburupean, saioa 2026ko maiatzaren 27an izango da, 15:00etan.
Mintegian, kanal etikoaren eta jazarpen-protokoloaren arteko osagarritasuna landuko da, baita LANEren 190. Hitzarmenak ezartzen dituen betebehar berrien inguruko gakoak ere. Horrez gain, gatazken kudeaketa eta jazarpenaren prebentziorako estrategiak jorratuko dira, lan-ingurune osasuntsuagoak sustatzeko.
Saioa GizaGune erakundeak emango du, eta kooperatibetako profesionalentzat interes bereziko edukia eskainiko du, egungo erronkei modu praktikoan erantzuteko.
Egokitu zure kooperatiba erronka berrietara!
Eman izena hemen

