Skip to main content

Kooperatiben Kontseiluak eta KONFEKOOPek, El Correoren laguntzarekin, “Kooperatibek Ezkerraldean duten eragina / Las cooperativas en la Margen Izquierda y su impacto” jardunaldia antolatu dute datorren maiatzaren 27an, Portugaleteko Puente Colgante Boutique Hotelen.

Topaketaren helburua izango da kooperatibek Ezkerraldean duten eragina balioan jartzea, lurraldearekiko duten konpromisoa azpimarratzea eta ekintzailetza kooperatiboaren inguruko esperientziak partekatzea.

Jardunaldia 11:00etan hasiko da gonbidatuen harrerarekin, eta ondoren egingo da irekiera instituzionala. Bertan parte hartuko dute:

  • María José Blanco, Portugaleteko alkatea
  • Patxi Olabarría, Kooperatiben Kontseiluko presidentea
  • Rosa Lavín, KONFEKOOPeko presidentea

Ondoren, “Esperientzia kooperatiboak eta lurraldearekiko lotura” izeneko mahai-ingurua egingo da. Parte-hartzaileak izango dira:

  • Andone Ruiz Uranga, Bihotz Gaztea Ikastolako zuzendaria
  • Iván Rodríguez, Bide Onera Vascako kontseiluko idazkaria
  • José Luis Femia, Lancor 2000 enpresako koordinatzailea
  • Karmele Acedo, Grupo SSIko CEOa

Mahai-ingurua Ainhoa García kazetariak moderatuko du.

12:30ean, “Ekintzailetza kooperatiboa” izeneko saioa egingo da, eta bertan izango dira:

  • Marta Areizaga, HAZIKOOPeko zuzendaria
  • David Torre, Zapalan Cooperativakoa

Jardunaldiari amaiera emango dio Elena Pérez Barredok, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordeak.

Ekitaldiak aforo mugatua izango du, eta parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute hemen

 

Kooperatiben Kontseilua Logoa
Privacy Overview

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.