KOOPERATIBEN KONTSEILUA eta KONFEKOOP Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko elkartu dira, martxoaren 6an Gasteizen egingo den ekitaldi batean. Bertan, “Konpromisotik aurrera eginez. Kooperatiba gehiago, berdintasun gehiago” lelopean, euskal enpresa kooperatiboak indartzen eta aurrera egiten laguntzen duten emakume konprometituak aintzatetsiko dira.
Emakumeek kooperatibetan duten eragina eztabaidaezina da, izan ere, emakumeek euskal kooperatibismoaren %53 ordezkatzen dute, eta lidergo postuetan ere badaude. Hamar kooperatibatik lau emakumeek presidetzen dituzte.
Baina badira emakume asko, euskal kooperatibismoaren baitatik, gizarte justuago, solidarioago eta bidezkoago bat eraikitzen laguntzen dutenak. Ordezkaritza-posturik izan gabe ere, emakume horiek funtsezko zeregina betetzen dute kooperatiben eguneroko jardunean.
Eta haiek izango dira 8M honetako protagonistak. Beren dedikazioagatik, enpatiagatik, konpromisoagatik edo laneko jardun onagatik enpresa kooperatiboa lehiakorrago egiten duten eta lan-giroa osasuntsuago bihurtzen duten emakumeak dira. Emakume erabakigarriak, ezinbestekoak eta, batez ere, konprometituak dira. Eta haiei esker, kooperatibismoak eta feminismoak aurrera egiten jarraitzen dute.
Laster ezagutuko ditugu.

