DENON ARTEAN saria bi urtean behin ematen da, eta pertsonek eta erakundeek enpresa-eredu sozialago baten alde egiten duten lana aitortzen du, aberastasuna hobeto banatzen duena eta gizarteak oro har hobera egitea eragiten duena.
Sari hau birritan eman da, eta lehenengo edizioan sari nagusia Jose Maria Arizmendiarrietarentzat izan zen. Arizmendiarrieta MONDRAGONeko esperientzia kooperatiboaren sustatzailea izan zen, munduko kooperatiba industrial handiena. 2021ean, berriz, ICAk (International Cooperative Alliance) jaso zuen saria Ariel Guarco presidentearen eskuetan, erakunde horren 125 urteko historia ospatzeko.
Hirugarren edizio honetan EUROPAKO BATZORDEAK jasoko du saria.
Ekitaldia Donostian izango da, Espainiako Gobernuak 2023ko Gizarte Ekonomiaren hiriburu gisa aukeratutako hirian, eta azaroaren 13an eta 14an egingo den Gizarte Ekonomiaren Europako Goi-bileran egingo den galaren amaiera izango da.
Sinfonia Kooperatiboa
Ekitaldian, Goikobalu Arrasateko Abesbatza, Iubilo Bilbao Abesbatza eta Txorbela Otxotea abesbatzek Sinfonia Kooperatiboa interpretatuko dute Euskadiko Orkestrak/Basque National Orchestraren laguntzarekin eta Fernado Velazquezen zuzendaritzapean. Eman izena: Denon Artean formulario honetan.