GATAZKA-KONPONKETA
![patroiak-6](https://kooperatibenkontseilua.eus/wp-content/uploads/2023/02/6.png)
Zerbitzuak
Orientazioa
Gatazken ebazpen osagarri deritze kooperatiben barneko bizikidetzan gertatzen diren gatazkak prozesu judizialetatik kanpo ebazten laguntzeko metodoei.
Kooperatiben Kontseiluak gatazken ebazpen osagarrirako orientazio-zerbitzua eskaintzen die kooperatibei eta kooperatibistei. Horren bitartez, abokatu aholkulari baten arreta jasoko dute.
![bitartu-orientazioa](https://kooperatibenkontseilua.eus/wp-content/uploads/2023/02/bitartu-orientazioa-300x300.png)
Adiskidetzea
Adiskidetzea aurkakorik ez duen desadostasunak ebazteko mekanismo bat da. Helburua da Kooperatiben Kontseiluaren aurrean akordio batera iristea, eta, zenbaitetan, Kooperatiben Kontseiluak akordioa proposa ere egin dezake.
Adiskidetze-prozesuetan, Kooperatiben Kontseiluak hirugarren gisa jokatuko du, eta alderdiek gatazkaren irtenbidea adostuko dute haren aurrean.
![bitartu-adiskidetzea](https://kooperatibenkontseilua.eus/wp-content/uploads/2023/02/bitartu-adiskidetzea-300x300.png)
Bitartekaritza
Laguntza bidez negoziatzeko sistema bat da bitartekaritza. Gatazka bateko alderdiak desadostasuna haien kabuz ebazten saiatzen dira, Kooperatiben Kontseiluaren laguntzarekin. Kasu honetan, Bitarturen eginkizuna da komunikazioa erraztea eta bideratzea.
Bitartekaritza-prozesuetan, gatazkan parte hartzen duten alderdiek haien arteko desadostasunak ebazten dituzte, hirugarren neutral baten laguntzarekin (bitartekaria) akordio batera iritsiz. Kooperatiben Kontseiluak bitartekaritza egiteko profesionala aukeratzen lagunduko die.
![bitartu-bitartekaritza](https://kooperatibenkontseilua.eus/wp-content/uploads/2023/02/bitartu-bitartekaritza-300x300.png)
![patroiak-6](https://kooperatibenkontseilua.eus/wp-content/uploads/2023/02/6.png)