Skip to main content

Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak (EKGK), hainbat bideo informatiboren bitartez, ahotsa eman die erakunde unibertsitate eta antolakunde kooperatibo batzuen ordezkariei.

Bideo horien helburua da aztertzea nola bizi izan duten euskal kooperatibek koronabirusaren krisi hau guztia eta “normaltasun berria”, eta bistaratzea eta azpimarratzea balio kooperatiboek hain aldakorra eta ezin aurreikusiko mundu honetan duten garrantzia handia.

Lehenengo bideoan, mundu akademikotik datozen EKGKren ordezkari batzuek hartu dute parte:

  • Marta Encisok (Deustuko Unibertsitatea) uste du krisi honek balio eta interes komunez hitz egiteko balio izan diola gizarteari, eta uste du, baita ere, Kooperatibismoa indartuta aterako dela.

 

  • Ainara Udaondok (Mondragon Unibertsitatea) esaten du protokoloek eta autodoikuntzak oso azkar jarri direla  martxan Kooperatibetan, negozio lerro berriak eta dibertsifikazio aukera berriak

 

  • Aitor Bengoetxeak (EHU) uste du krisiak enpresa guztiak berdin astindu dituela baina desberdintasuna dela ohiko enpresa batean pertsonak bakoitza bere interesez arduratzen direla. Kooperatiba bat enpresaren eta langileen baterako interesak uztartzen saiatzen da, krisian egon zein ez.