Skip to main content

NOR GARA?

Kooperatiben Kontseiluaren bilera

Kooperatiben Kontseilua (lehen Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua, CSCE-EKGK) 1983ko urtarrilaren 28an eratu zen. Lehenengo ekitaldietan, Kontseiluak Kooperatiben Federazioak abian jartzen lagundu zuen, nazioarteko presentzia handiagoa ematen lagunduz eta Nazioarteko Aliantza Kooperatiboko kide bihurtuz.

1996an Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa eratu zen. Kooperatibismoaren sustapena eta hedapena bermatzeko topagunea da, eta euskal administrazio publikoen kooperatiba-arloko aholkularia. Osoko bilkuran ordezkaritza duten erakundeak kooperatiben federazioak, Eusko Jaurlaritza eta Euskadiko unibertsitateak dira.

patroiak-7

Erakundearen historia

Kooperatiben Kontseilua otsailaren 11ko 1/1982 Legeak, Euskal Herriko Kooperatibei buruzkoak, sortu zuen, eta formalki 1983ko urtarrilaren 28an eratu zen.

Lehenengo ekitaldietan, aipatzekoak dira euskal kooperatibismoa egituratzeko egindako ahaleginak, besteak beste, Kooperatiben Federazioak martxan jartzen lan egin zuen, baita erakundeari nazioartean maila goreneko presentzia emateko ere (1988ko urrian bihurtu zen Kooperatiben Kontseilua Nazioarteko Kooperatiba Aliantzaren kide).

1988 eta 1991 artean hasi ziren lanean Kooperatiben Federazioak, eta CSCE-EKGK-k erakunde horien bidez bideratzen ditu mugimendu kooperatiboaren kezkak eta proposamenak jokaleku berrian bere identitate kooperatiboarekin kokatzeko. Kooperatiba-legerian adituak direnekin proposamen horiek aztertu ondoren, Aurreproiektuaren zirriborroa prestatu zen eta hortik sortu zen 4/93 Legea, Euskadiko Kooperatibena.

Aipatutako 4/93 Legearen babesean Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa sortzean, egokitu eta moldatu beharra zegoen Kooperatiben Kontseiluaren eginkizunak eta barne-antolaketa. Biak izan dira kontuan, bai gaur egun Kooperatiben Kontseilua arautzen duten testu arauemaileetan, eta bai Plan Estrategikoan.

Kontseiluko sorreraren XXV. urteurrena (1983/2008) ospatzeko, 2009. urtean, “Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluaren Historia (1983-2008)” liburua argitaratu zen gertaera garrantzitsuenak laburbilduz eta, argazkien bitartez, erakundeen azpian izan diren gizon eta emakumeak azalduz.

Reunión del pleno del Consejo de presidencia de Kooperatiben Kontseilua
patroiak-7

Bisioa

Kooperatiben Kontseiluak nortasun juridiko propioa duen erakunde publikoa den heinean, euskal gizartearen aitortza jaso nahi du enpresa kooperatiboen eta haien balioak eta printzipioak sustatzeagatik eta hedatzeagatik eta, horrela, Euskadiren garapen iraunkorrari laguntzeagatik.

Bere bisio estrategikoa lortzeko, Kooperatiben Kontseiluak honako
erronka estrategiko hauei egin beharko die aurre:

  • Kooperatiba kopurua handitzea.
    SUSTATU

    Ekonomiaren bilakaerarekin, sektore emergenteen agerpenarekin eta dauden
    eraldaketa erronkekin, Kooperatiben Kontseiluak ematen zaizkion funtzioen
    barruan, bat egiten du enpresa kooperatiboa eta bere balioak eta printzipioak sustatzearekin, testuinguru berri horretan gizartean eragina duen eredu gisa.

  • Kooperatibismoaren ikusgarritasuna handitzea eta kooperatibismoak gizartean harrera hobea izatea.
    ZABALDU

    Beste eremu batzuetara hedatzeko duen oinfarrizko funtzioa garatu du.
    Enpresa kooperatiboen barruan eta bazkideen artean balio kooperatiboak
    sustatzea azpimarratzen du, balio bereizgarri eta lehiarako balio gisa.

  • Kooperatibismoari buruzko neurketarako eta ezagutzarako sistema bat garatzea.
    NEURTU

    Kooperatiben Kontseiluaren erronka da sustapenerako eta zabalkunderako
    duen erronka babestea, egungo datu eta informazioekin. Estrategia eta
    ekintza hobeak sortzeko balio bear dute, bai eta kooperatibismoan eta
    gizartean oro har impaktu handiagoa lortzeko ere.

  • Administrazio publikoen funtsezko aliatua izatea kooperatibismoaren garapenean.
    LAGUNDU

    Araudiaren garapena da enpresa kooperatiboen sustapenaren bizkarezurra.
    Kooperatiben Kontseiluak administrazio publikoen funtzionamenduaren
    barruan sartzen den erakunde publikoa izan nahi du, araudietan egin
    beharreko garapenean laguntzeko. Gainera, bere kideen indaga aprobetxatu
    nahi du kooperatibismoaren alorreko Think Thank bat eratzeko eta duen
    kontsulta eginkizuna indartzeko.

  • Eginkizunean garapenean aurrera egitea eta modernizatzea.
    AURRERA EGIN

    Kooperatiben Kontseiluak bere gain hartzen du indarreko araudia betetzen
    den ala ez zaintzeko eginkizuna. Enpresa kooperatiboekiko erlazioan egiten
    den eginkizun hori bilakatu berar da beti, efizienteagoak izateko eta kalitate
    handiagoa eskaintzeko asmoarekin.

patroiak-7

Printzipio eta baloreak

7 Printzipio kooperatiboak

  • Borondatez eta modu irekian atxikitzea
  • Bazkideen kudeaketa demokratikoa
  • Bazkideen partaidetza ekonomikoa
  • Autonomia eta independentzia
  • Hezkuntza, prestakuntza eta informazioa
  • Kooperatiben arteko lankidetza
  • Komunitatearekiko interesa

6 Balore kooperatiboak

  • Autolaguntza
  • Autoerantzukizuna
  • Demokrazia
  • Berdintasuna
  • Ekitatea
  • Elkartasuna
patroiak-7

Eginkizunak

Funtzionamendu araudietan definitutako «EUSKADIKO KOOPERATIBEN GOREN KONTSEILUAREN ANTOLAKETA ETA JARDUERA ARAUDIA» (EHAA 55.zbkia 200-03-20) 5, 6, 7, 8 eta 9 artikuluetan:

5. artikulua.– Sustapena.

Bat.– Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak bete behar duen sustapen-eginkizunaren eduki operatiboak honako hauek izango dira:

  1. Kooperatibismoa garatzeko programak ikertzen, planifikatzen eta betetzen parte hartu, erraztu eta laguntzea.
  2. Herri Administrazio, Konfederazio eta Federazioekin koordinatuta, kooperatiba-enpresa berriak bultzatzea eta sortuta daudenak sendotzea.
  3. Kooperatiba-mugimenduaren erakundezko egituraketa sustatzea.
  4. Konfederazioarentzat, Federazioentzat eta kooperatibentzat interes komuneko zerbitzuak antolatzea.
  5. Kooperatiba-legeria ahalik eta gehien garatu dadin eragitea.
  6. Beste edozein, sustapen-arloan sartzeko modukoa izanik, Goren Kontseiluaren Osoko Bilkurak onartzen badu.

Bi.– Kontseiluaren berariazko eginbeharra izango da aurreko atalean aipaturiko eduki bakoitza praktikan nola zertu behar den erabakitzea, bai berariazko araudien bidez bai beste edozein eredu operatiboren bidez, lehentasunak ezarriz, baliabideak aukeratuz, zertzeko ereduak osatuz, eta zereginak eta ardurak banatuz. Hori guztia plangintza-dokumentuetan —hirurteko Plan Estrategikoetan eta Kudeaketa Planetan— islatuko da, bakoitzari dagokion zehaztasun eta onarpenaren arabera.

6. artikulua.– Zabalkundea.

Bat.– Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak bete behar duen zabalkunde-eginkizunaren eduki operatiboak honako hauek izango dira:

  1. Kooperatiba-identitatearen baloreak eta printzipioak zabaltzea.
  2. Gizarte-eragile eta herri-erakundeei sistema kooperatiboaren gaitasunen, bere gizarte-eginkizunaren eta bere errealitateen berri ematea, kooperatibismoaren Balantze Sozialaren bidez, batez ere.
  3. Heziketa eta prestakuntza kooperatiboa sustatzea.
  4. Organoaren helburu eta ekintzak sistematikoki jakinaraztea, barruan nahiz kanpoan.
  5. Beste edozein, zabalkunde-arloan sartzeko modukoa izanik, Goren Kontseiluaren Osoko Bilkurak onartzen badu.

Bi.– Aurreko eduki horiek zertzeko moduek 5-Bi artikuluak xedatutakoari jarraitu beharko diote.

7. artikulua.– Arbitrajea.

Bat.– Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak bete behar duen arbitraje-eginkizunaren eduki operatiboak honako hauek izango dira:

  1. Kooperatiben artean, hauen eta beren bazkideen artean, edo kooperatiba barruan bazkideen artean sortzen diren gatazketan esku hartzea arbitrajea eginez, Euskadiko Kooperatiben Legeak ezartzen dituen kasuetan eta baldintza orokorrak betez.
  2. Kooperatiben baitako gatazken konponbide alternatibo gisa adiskidetzea bultzatzea.
  3. Horretarako, eta ahalik eta segurtasun juridiko handiena lortzeko, Arbitraje Araudia onartu edo aldatzea.
  4. Arbitraje Araudia aplikatzea Kooperatiben Arbitrajeko Euskal Zerbitzuaren bidez, hau baita arbitrajeak administratzeko ardura duen erakundea.
  5. Kooperatiben Arbitrajeko Euskal Zerbitzua, honen jarduera eta Kooperatiben Arbitraje Araudia zabaltzea kooperatibetan eta bazkideen artean.
  6. Esku-hartze arbitralak erabiltzea arbitrajea eta adiskidetzea ezagutarazteko, baita kooperatibei buruzko araudien interpretazioa ere.

Bi.– Eginkizun hau ahalik eta eraginkortasunik handienaz betetzeko, Kooperatiben Arbitrajeko Euskal Zerbitzuak bidezko iruditzen zaizkion lan-batzordeak sortu ahal izango ditu.

Hiru.– Aurreko eduki horiek zertzeko moduek 5-Bi artikuluak xedatutakoari jarraitu beharko diote.

8. artikulua.– Kontsulta eta aholkularitza.

Bat.– Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak bete behar duen kontsulta eta aholkularitza-eginkizunaren eduki operatiboak honako hauek izango dira:

  1. Eusko Jaurlaritzak eta gainerako Herri Administrazioek eskatutakoan, legezko eta arauzko xedapen-proiektuei buruz aginduzko txostenak egitea, eta berorien alde egitea eskatzaileen aurrean.
  2. Txostenak, aginduzkoak direnean, Herri Administrazioek benetan eska ditzaten arduratzea eta, bestela, txostena eskatu ez denean, xedapen horien aurka egitea.
  3. Kooperatiben esparruko arauketa-proiektuak proposatzea, baita zerga-araudi berezia ere Foru Aldundietan.
  4. Bere eskumeneko gaiei buruz azterlanak, proposamenak eta irizpenak egitea, dagozkien instantziei kontuan hartzeko eskatuz.
  5. Beste edozein, kontsulta eta aholkularitza-arloan sartzeko modukoa izanik, Goren Kontseiluaren Osoko Bilkurak onartzen badu.

Bi.– Aurreko eduki horiek zertzeko moduek 5-Bi artikuluak xedatutakoari jarraitu beharko diote.

9. artikulua.– Lankidetza.

Bat.– Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak bete behar duen lankidetza-eginkizunaren eduki operatiboak honako hauek izango dira:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomi eta gizarte-antolaketa hobetzeko Herri Administrazioek egiten dizkioten eskariei erantzutea.
  2. Eusko Legebiltzarrean aldizkako presentzia sustatu eta sistematizatzea, egindako ekintzak eta etorkizunerako helburu estrategikoak azaldu ahal izateko.
  3. Erakundezko harremanetan eta Herri Administrazioetatik eskatzen zaizkion gainerako agerpenetan parte hartzea.
  4. Gainerako Herri Administrazioekin koordinatuta, Euskadiko Kooperatiben Legea ahalik eta gehien ezagutu eta egoki betetzeko beharrezko ekintzak zertzea.
  5. Gorago aipaturiko Legeak 85.1, 85.4, 88.3, 90.2, 94.2, 136.6, 137.1 eta 2, 140.6, 141.3 eta 142.1 artikuluetan ezarritako eginbeharrak bete edo eskubideak erabiltzea, honako gai hauetan:
    • Kooperatibak sozietate zibil edo merkataritza-sozietate bihurtzea.
    • Kooperatibak desegin eta kitatzea.
    • Kooperatiba mistoak —osaketaz edo aldaketaz— eratzen diren unean, kitatzerakoan Nahitaezko Erreserba Fondoaren banagarritasuna baimentzea, Estatutuek ezarri bezala.
    • Gizartearen interes eta herri-onurako printzipioen aplikazioa, herri-agintariei dagokiena.
    • Kooperatiben aurka zigorrak ezartzea, kalifikazioa kentzea eta aldi baterako esku-hartzea.
  6. Halaber, Euskadiko Kooperatiben Erregistroko arauek edo beste edozein legezko xedapenek ezarritako edo ezarriko dituzten aginduak betetzea eta ezagutaraztea.
  7. Beste edozein, lankidetza-arloan sartzeko modukoa izanik, Goren Kontseiluaren Osoko Bilkurak onartzen badu.

Bi.– Aurreko eduki horiek zertzeko moduek Araudi honetako 5-Bi artikuluak xedatutakoari segi beharko diote.

Kooperatiben Kontseiluaren eginkizunak
patroiak-7

Osaera

Osoko bilkura 20 pertsonengatik osatuta dago, 19 Kontseilari eta Idazkari Orokor Nagusi bat
Euskadiko Koperatiben Konfederazioa 10 Ordezkari:

Presidentea: D. Patxi Olabarria Furundarena
Dª. Rosa Lavin Ibarra
D. Iñaki Nubla Otaola
D. Pablo Durana Duque
D. Alejandro Elejabarrieta Goyeneche
D. Mikel Larrea Azpeitia
D. Iñigo Albizuri Landazabal
D. Oier Lizarazu Iztueta
Dª. Idurre Maourtua Aiarzaguena
Jon Loroño Yurrebaso

Eusko Jaurlaritzako 3 Ordezkari:

Presidente-Ordea: D. Jokin Diaz Arsuaga (Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Sozialeko Zuzendaria)
Dª. Ana Belen Camacho Vera (Eusko Jaurlaritzako Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendaria)
D. Eugenio Jimenez Ibañez (Eusko Jaurlaritzako Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendaria)

Foru Aldundiak 3 Ordezkari:

D. Javier Hernado Garcia (Arabako Foru Aldundia Ekonomia Garapenaren zuzendaria)
D. Iker Estensoro Sarasola (Gipuzkoako Foru Aldundia Ekonomia Sustapeneko zuzendari nagusia)
D. Joseba Mariezkurrena Cuesta (Bizkaiko Foru Aldundia Ekintzailetza eta Enpresa Lehiakortasuneko zuzendari nagusia )

Unibertsitatetako 3 Ordezkari:

Dª. Aitziber Etxezarreta Etxarri (E.H.U Euskal Herriko Unibertsitatea)
Dª. Ainara Udaondo Alberdi (M. U. Mondragon Unibertsitatea)
Dª. Marta Enciso Santocildes (Deusto Unibertsitatea)

Idazkari Nagusi Teknikoa:

Dª Belén Balerdi Ozaeta

Kooperatiben Kontseiluaren bilera
patroiak-7

Erakunde partaidetuak

EZAGUTU KOOPERATIBISMOA

GEHIAGO JAKIN