Skip to main content

Gaur, BAT B Accelerator Tower-en (Bilbo), “Enpresa kooperatiboen paper estrategikoa Euskadiko lehiakortasunean eta industrian” jardunaldia egin da, KONFEKOOP – Euskadiko Kooperatiben Konfederazioarekin batera antolatuta.

Irekiera instituzionalean parte hartu dute Patxi Olabarriak, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko presidenteak, eta Mikel Torresek, Eusko Jaurlaritzako Bigarren Lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak, eta egungo testuinguru ekonomikoan eredu kooperatiboak duen garrantzia azpimarratu dute.

Ziurgabetasunak, zatiketa geopolitikoak eta autonomia estrategiko industriala indartzeko beharrak markatutako nazioarteko testuinguruan, jardunaldiak balioan jarri du euskal kooperatibismoak lurraldearen garapen ekonomiko eta sozialari egiten dion ekarpen bereizgarria. Erresilientzia, sustraitzea, berrikuntza eta lehiakortasunarekiko konpromisoa uztartzen dituen enpresa eredua da.

KOOPBEHATOKIAren aurkezpena

Jardunaldiaren mugarri nagusietako bat KOOPBEHATOKIAren (www.koopbehatokia.eus) aurkezpena izan da, Kooperatibismoaren Euskal Behatokia.

Tresna berri honen helburua da Euskadiko enpresa kooperatiboek duten benetako inpaktua neurtu, aztertu eta ikusgarri egitea. Behatokiak aukera emango du:

  • Kooperatibismoaren ekarpen ekonomiko eta soziala ebaluatzeko.

  • Ereduaren bilakaera eta posizionamendu lehiakorra aztertzeko.

  • Erabakiak hartzeko eta politika publikoak diseinatzeko ebidentziak sortzeko.

KOOPBEHATOKIAk, besteak beste, industria lidergoari, berrikuntza gaitasunari, kalitatezko enpleguaren sorrerari eta lurraldeko kohesio sozialari lotutako datuak jasotzen ditu, eredu kooperatiboaren garrantzi estrategikoa indartuz.

Ekarpenak industria subiranotasun estrategikoari

Jardunaldian, Rosa Lavinek, KONFEKOOPeko presidenteak, Enpresa Kooperatiboen Industria Mahaiak egindako txostena aurkeztu du, Euskadiko industria subiranotasun estrategikoari kooperatibismoak egiten dizkion ekarpenak ardatz hartuta.

Topaketa amaitzeko, enpresa kooperatiboen arteko elkarrizketa-mahai bat egin da lehiakortasunaren inguruan. Bertan, esperientzia errealak partekatu dira, eta agerian geratu da eredu kooperatiboak merkatu globaletan lehiatzeko, berritzeko eta egokitzeko duen gaitasuna, lurraldearekiko sustraitzea galdu gabe.

Jardunaldiak berretsi du kooperatibismoa ez dela soilik euskal ehun produktiboaren parte, baizik eta Euskadiko industriaren orainaren eta etorkizunaren aktibo estrategikoa dela.

Kooperatiben Kontseilua Logoa
Privacy Overview

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.