Kooperatibismoaren etorkizuna izan zen irailaren 16an, Bilboko Azkuna Zentroan ospatutako jardunaldiaren ardatza. “Kooperatibismoa jarduera-sektore berrietan” izenburupean.
Ekitaldiko une nagusietako bat esperientzia praktikoetan oinarrituako mahaingurua izan zen. Bertan, zerbitzu publikoetako kooperatibak, plataforma kooperatibo digitalak, energia berriztagarrietako kooperatibak, startup kooperatiboak eta erabilera-lagapeneko araubidezko kooperatibak izan ziren hizpide, eta arlo bakoitzak dituen aukera zein erronka juridiko eta antolatiboak azpimarratu ziren.
Jardunaldiak Gemma Fajado García doktorearen hitzaldia ere izan zuen: “Kooperatiba-sozietateak jarduera-sektore berrietan, autonomia-erkidegoko araudiaren arabera”.
Azkenik, Elena Pérez Barredo, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordea, arduratu zen jardunaldiari amaiera emateaz.
Ekitaldiko eduki nagusien bideo laburpena dagoeneko eskuragarri dago, bertaratu ezin izan zutenentzat: //youtu.be/NFU2d7pa0TY