Skip to main content

Azaroaren 20an, osteguna, “Koopaketa” – Gazte Kooperatibisten 1 Topaketa ospatuko da, Dock Bilbao aretoan, 9:00etatik 14:00etara.

Badakigu ez dela erraza zure ahotsa entzuna izango den lekuak aurkitzea; non zure ideiak loratu eta etorkizuna eraiki ahal izango duzun.
Berri onak ditugu: kooperatibismoa da hori guztia ahalbidetzen duen espazioa: parte-hartzeko, sortzeko eta inklusiorako eremu bat, elkarlanetik eta berdintasunetik eraikia dena.

Horregatik, KONFEKOOPekin batera, gazteak eta kooperatibismoa elkarrengana hurbiltzeko lehen urrats gisa, topaketa hau diseinatu dugu. Izan ere, kooperatibismo gazteago bat behar dugu, eta gazte gehiago kooperatibismoan.

Egunari hasiera @guapa.lista.y.cooperativista-k emango dio, topaketaren testuingurua emanez eta elkarrizketarako ateak zabalduz. 

Ondoren, erreferentziazko kooperatibekin solasaldiak izango ditugu, kooperatiba batean lan egiteak eta bizimodu kooperatiboa izateak zer esan nahi duen hobeto ulertzeko.

Amaitzeko, elkarrekin diseinatuko dugu bizi nahi dugun etorkizuna.

Koopatu gurekin eta eman izena! https://forms.gle/4mcmuoFjspXi9V8f7

 

 

Kooperatiben Kontseilua Logoa
Privacy Overview

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.