Skip to main content

Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilutik mila esker joan den astelehenean Denon Artean Sariaren banaketa-ekitaldiaren parte izateagatik. Bertan, gainera, Sinfonia Kooperatiboa entzuteko ohorea izan genuen. 1.000 pertsona inguruk kooperatibismoa sentitu, kontatu eta kantatzeko aukera izan genuen, eta erakutsi genuen kooperatiben mugimendu indartsua eta bizia dela eta, horregatik, merezi duela lanean jarraitzea.

Kooperatiba etorkizuneko enpresa eredua da. Eredu horrekin mundu hobea eraikitzen da.