Skip to main content

Datorren otsailaren 25ean, Bilboko Torre BAT | B Accelerator Tower eraikinean “Enpresa kooperatiben eginkizun estrategikoa Euskadiko lehiakortasunean eta industrian” izeneko jardunaldia egingo da.

Irekiera instituzionala Patxi Olabarria, Kooperatiben Kontseiluko presidenteak, eta Mikel Torres, Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuak, egingo dute.

Ondoren, James Wilson, Orkestra – Lehiakortasunerako Euskal Institutuko zuzendari nagusiak, “Lehiakortasuna, industria eta ebidentzia: euskal testuingurua” hitzaldia eskainiko du, egungo egoera eta industriaren erronka nagusiak aztertuz.

Gainera, jardunaldian KONFEKOOPen Industria Txostena aurkeztuko da: “Enpresa Kooperatiben Industria Mahaiaren ekarpenak Euskadiko industria-subiranotasun estrategikorako”. Aurkezpena Rosa Lavín, KONFEKOOPeko presidenteak, egingo du.

Ondoren, “Lehiakortasuna kooperatiben esperientziatik” izeneko solasaldi-mahaia egingo da, Lucas Irigoyen, El Correo-ko Ekonomia ataleko kazetariak, moderatuta.

Mahai-inguruan parte hartuko dute:

  • Manu Muñoz, I+Med enpresako sortzaile eta CEOa.
  • Javier Amezaga, MONDRAGON Corporationeko Ekipamendu Dibisioko presidenteorde eta zuzendari Nagusia.
  • Patxi Azpiazu, ONNERA Groupeko Kontseilu Errektoreko presidentea.

Jardunaldia amaitzeko, hasierako ordezkari instituzional berberek egingo dute itxiera.

EMAN IZENA HEMEN
Kooperatiben Kontseilua Logoa
Privacy Overview

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.