Joan den urriaren 19an, EKGK antolatutako “XXI. mendeko kooperatibismoa: tradiziotik balio-eredu berrietara” jardunaldia ospatu zen. Bertan, hizlariek adierazi dute kooperatibak inspirazio-iturri direla gaur egun gobernantza-eredu parte-hartzaileagoa eta gizatiarragoa bilatzen duten enpresentzat. Era berean, eta jardunaldiaren barruan, agerian geratu da euskal kooperatibek, Euskadiko BPGaren % 8 ordezkatzen baitute, enplegu-politikak erabakitzen diren lekuetan egoteko borondatea dutela.