Ainara Udaondo eta Jokin Diaz kontseilukideek azken Osoko Bilkuran parte hartu dute
KOOPERATIBEN KONTSEILUAren Osoko Bilkuran, nGloba Strategyk egindako «Gazteek eta migratzaileek enpresetatik zer espero duten» txostena aurkeztu da. Lan hori KOOP LAB helburu estrategikoaren barruan kokatzen da. Haren xedea da kooperatiba-eredua birpentsatzea eta gizartean dauden balio berriak txertatzea, betiere kooperatibismoaren printzipioei eutsiz eta balio horiek kudeaketan txertatuz.

Azterlanak Euskadiko kooperatibismoaren belaunaldi-erreleboa bermatzeko funtsezkoak diren bi kolektibo jarri ditu agenda estrategikoaren erdigunean: gazteak eta migratzaileak. Horretarako, haien lan-itxaropenak, lan-merkatuan sartzeko dituzten oztopoak eta parte-hartze aktiborako egiten dituzten aldarrikapenak aztertu ditu.
Hala, KOOPERATIBEN KONTSEILUAK, antolaketa-jardunbide berriak probatzeko laborategi bizia den KOOP LABen jarduera-ildoari jarraituz, Euskadiko gazteek eta atzerritar jatorriko pertsonek lan-mundutik zer espero duten sakonago aztertu du.
Osoko Bilkuran partekatutako ondorioetako bat da gazteek zein migratzaileek eragile aktibo gisa aitortuak izatea eta haiei eragiten dieten konponbideen diseinuan parte hartzea eskatzen dutela. Kooperatiba-ereduak bestelako ereduetatik bereizten duen oinarri humanista du eskaera horiei erantzuteko, malgutasunaren, kontziliazioaren eta kooperatiben arteko mugikortasun horizontalaren bidez. Hala ere, azterlanak ondorioztatu du balio bereizgarri horiek komunikatu aurretik, ekintza zehatzen bidez erakutsi behar direla.
Osoko Bilkura hau azkena izan da Ainara Udaondo eta Jokin Diaz kontseilukideentzat. Azken urteotan erakutsitako konpromisoa eta egindako lana eskertu zaie biei.


