Skip to main content

KOOPERATIBEN KONTSEILUAren eginkizuna Kooperatiba zabaltzea da. Enpresa eredu horretan, gauzak nola eta zertarako egiten diren, hori da ohiko enpresarekiko desberdintasun nagusia. Eredu horren hedapena areagotzeko, Kooperatiben Kontseiluak eta Otalora Zuzendaritza eta Kooperatiba Garapenerako Zentroak hitzarmen bat sinatu dute, kooperatibetako pertsonei zein publiko berriei eredu kooperatibista sustatzeko eta ezagutarazteko.

Hitzarmena sinatzeko ekitaldia azaroaren 18an egin zuten Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko idazkari tekniko Belen Balerdik eta Otalorako ordezkari Javier Santosek, Otalora zentroan (Aretxabaleta, Gipuzkoa).

Akordioaren bidez kooperatibismoari buruzko euskarriak diseinatu eta garatuko dira, eta honako publiko hauei zuzendutako zabalkunde-jarduerak egingo dira:

  • Kooperatibetako kideak
  • Enpresa kooperatiboen harreman-sareko kideak
  • Unibertsitateko eta heziketa-zikloetako irakasleak
  • Euskadiko gazteak
  • Politikariak eta Administrazio Publikoko kideak
  • Beste interes-talde batzuk

Programatutako ekintzen artean, OTALORAren Kooperatiba Hedapenerako Zentrora eta tokiko kooperatibetara egindako bisitak nabarmentzen dira, eredu kooperatiboak euskal gizartean eta ekonomian duen eraginari buruzko benetako esperientziak erakusteko eta hausnarketak sustatzeko asmoz.

 

Convenio Otalora

Belen Balerdi (Kooperatiben Kontseilua) eta Javier Santos (Otalora), hitzarmena sinatzen.