Skip to main content

Gaur hasi da Kooperatiben Kontseiluak, Gizagune Fundazioarekin batera, kooperatiben eremuko bitartekaritzari eta gatazken kudeaketari buruz antolatutako prestakuntza.

100 orduko ikastaro erdipresentzialak kooperatibetan sor daitezkeen gatazkak eta tentsioak modu eraginkorrean kudeatzeko profesionalak prestatzea du helburu.

Lehen saioarekin, datozen hilabeteetan negoziazioa, bitartekaritza, komunikaziorako tresnak eta gatazken kudeaketa bezalako gaiak landuko dituen ibilbideari ekin diogu.

Prestakuntza abenduaren 3ra arte luzatuko da.

Kooperatiben Kontseilua Logoa

Privacy Overview

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.