Skip to main content

KONFEKOOPEN eta KOOPERATIBEN KONTSEILUAN gaur-gaurkoz hiru aldiz ospatu dugu Emakumearen Nazioarteko Eguna, kooperatibismoan emakumeak duen funtsezko zeregina nabarmentzeko, dagoeneko finkatuta daukagun lelo hau baliatuta: KOOPERATIBA GEHIAGO, BERDINTASUN GEHIAGO.

2024ko M8a antolatzeko, beste pauso bat eman nahi dugu eta, horretarako, zure eta zure enpresa kooperatiboaren partaidetza behar dugu.

Oraingoan, merezitako aitortza egin nahi diegu Euskadiko kooperatibetako bazkide aitzindari izan ziren emakume guztiei. Gure ustez, horiei guztiei eskerrak emateko une egokia da.

Izan ere, haien ekarpenik gabe, gaur defendatzen dugun leloa ezinezkoa izango zen.

Datorren martxoaren 8aren asmo nagusia da emakume horiek aitzindari gisa egindako lana nabarmentzea eta izan zuten protagonismoa eskertzea, kasu askotan modu ikusezinean jardun bazuten ere.

Aitorpen hori egin ahal izateko, minutu batzuk hartzeko eskatu nahi dizugu. Eman begiratu bat zure bazkideen zerrendari, eta identifikatu nor izan zen zuen kooperatibako lehen emakume bazkidea. Ondoren, osatu esteka honetan eskatzen dizkizugun datuak datorren urtarrilaren 26rako: bete formularioa.

 

kooperatiba gehiago