Gaur, Lan eta Justizia sailburu Maria Jesus San Joseren bisita Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluaren Osoko Bilkuran
Bisitarekin amaiera emango zaio sailburua goreneko arduradun deneko saila eta euskal mugimendu kooperatiboa batera eta lankidetzan aritutako legealdiari.
Bisitarekin, gainera, balioan jarri nahi dugu kooperatiba guztiek eta beraien kide guztiek COVID-19ak eragindako krisiaren aurrean erakutsitako erresilientzia eta horregatik denei eskerrak eman. Berriro ere agerian geratu da Kooperatiba dela enpresa iraunkorraren eredua, izan ere, enpleguak mantendu ditu, lansariak egokitu ditu irauteko, eta ekoizpena aldatu du komunitatearentzat premiazkoak ziren eta une hauetan giltzarri izan diren zerbitzuak asetzeko.