GATAZKA-KONPONKETA
Zerbitzuak
Orientazioa
Gatazken ebazpen osagarri deritze kooperatiben barneko bizikidetzan gertatzen diren gatazkak prozesu judizialetatik kanpo ebazten laguntzeko metodoei.
Kooperatiben Kontseiluak gatazken ebazpen osagarrirako orientazio-zerbitzua eskaintzen die kooperatibei eta kooperatibistei. Horren bitartez, abokatu aholkulari baten arreta jasoko dute.
Adiskidetzea
Adiskidetzea aurkakorik ez duen desadostasunak ebazteko mekanismo bat da. Helburua da Kooperatiben Kontseiluaren aurrean akordio batera iristea, eta, zenbaitetan, Kooperatiben Kontseiluak akordioa proposa ere egin dezake.
Adiskidetze-prozesuetan, Kooperatiben Kontseiluak hirugarren gisa jokatuko du, eta alderdiek gatazkaren irtenbidea adostuko dute haren aurrean.
Bitartekaritza
Laguntza bidez negoziatzeko sistema bat da bitartekaritza. Gatazka bateko alderdiak desadostasuna haien kabuz ebazten saiatzen dira, Kooperatiben Kontseiluaren laguntzarekin. Kasu honetan, Bitarturen eginkizuna da komunikazioa erraztea eta bideratzea.
Bitartekaritza-prozesuetan, gatazkan parte hartzen duten alderdiek haien arteko desadostasunak ebazten dituzte, hirugarren neutral baten laguntzarekin (bitartekaria) akordio batera iritsiz. Kooperatiben Kontseiluak bitartekaritza egiteko profesionala aukeratzen lagunduko die.