Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak eta AzpeitiKoop-ek lankidetza hitzarmena sinatu dute 2026. urtean elkarlanean aritzeko. Akordioaren bidez, Kontseiluak 6.000 euroko ekarpena egingo dio AzpeitiKoop-i, kooperatibismoa sustatzeko eta lurraldean duen jarduera babesteko.
Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluaren helburu nagusia euskal kooperatibismoa sustatu eta hedatzea da, eta, horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoan helburu berarekin lan egiten duten erakunde publiko eta pribatuekin lankidetzan jarduten du. Testuinguru horretan kokatzen da AzpeitiKoop-ekin sinatutako hitzarmena.
Gainera, Koop2040 Gogoeta Foroaren ondorioz definitutako ildo estrategikoekin bat eginez, Kontseiluak AzpeitiKoop-en jarduera estrategia horien barruan kokatzen du, lurralde mailan kooperatibismoaren garapena eta sustapena indartzeko helburuarekin.
Hitzarmena Azpeitian sinatu zuten Patxi Olabarria Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko lehendakariak eta Mikel Ugarte AzpeitiKoop-eko Kontseilu Errektoreko kideak.

