Skip to main content

UIKen Udako Ikastaroen barruan, Kooperatiben Kontseiluak “La Empresa Cooperativa” ikastaroa antolatu zuen, uztailaren 14an, Donostiako Miramar jauregian.

Ikastaroa hogeita hamar bat pertsonak jarraitu zuten, eta partaide guztiek Euskal Herrian oso errotuta dagoen eta nazioartean erreferentea den enpresa egiteko eredu horretan interes handia erakutsi zuten. Parte-hartzaileek kooperatibismoaren historia eta printzipioak ezagutu ahal izan zituzten aditu askoren eskutik, baita kooperatibismoak gaur egun dituen erronkak eta sortzen ari diren hainbat eredu kooperatibo berrien adibide ere. Ikastaroa oso parte-hartzailea izan zen eta bertaratuek galdera ugari egin zituzten.

Hizlari izan ziren Igor Ortega Sunsundegui (Mondragon Unibertsitatea), Marta Enciso Santolcides (Deustuko Unibertsitatea), Aitziber Etxezarreta Etxarri (UPV/EHUGezki), Patxi Olabarerria Furundarena (Kooperatiben Kontseilua), Rosa Lavín (Konfekoop), Ainara Udaondo Alberdi (Lanki – Mondragon Unibertsitatea), Belén Balerdi Ozaeta (Kooperatiben Kontseilua), Juan Latorre (Eraman Koperatiba) eta Gotzon Gondra Elgezabal (Bizikoop).

Ikastaroaren argazki bilduma: La empresa cooperativa.