Skip to main content

Duela 40 urte Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua ERAIKI genuen, Estatu mailan aitzindari bilakatuz. Tamaina honetako proiektu publiko-pribatu bat martxan jartzen lehenak izan ginen. Orain, ibilbide luze honi aitortza egiteko unea iritsi da, eta zurekin ospatu nahi dugu otsailaren 27an, 12:00etatik aurrera Bilboko Euskalduna Jauregian egingo dugun ekitaldian.

Ibilbide honetan zehar zuetariko bakoitzak proiektua SENDOTU ahal izateko lan egin duzue. Zuen lanarekin bidaia berezia bizitzea posible egin duzuen pertsona eta erakunde kooperatiboak zarete. Bizitzea merezi izan duen esperientzia bat izan da.

Zuekin ospatu nahi dugu oraindik egiteko asko dugula, eta mugimendu kooperatiboa osatzen dugunon ekarpena, gure ekarpena, ezinbestekoa dela gizarte justuago, berdinzaleago, gizatiarrago eta demokratikoago bat lortzeko.

Ilusio berezia egiten digu topaketa da otsailekoa eta bertan izango ditugu erakunde ezberdinetako ordezkariak eta, bereziki, Iñigo Urkullu lehendakaria. Bukaeran, elkarren konpainiaz gozatzeko luntx bat izango dugu.

Ospakizun honetan zu egotea gustatuko litzaiguke, etorkizun hobe baten aldeko mugimendu kooperatiboa HAUSPOTZEN jarraitzeko.

 

Kooperatiben Kontseiluaren 40. urteurrena