CSCE-EKGK-k, euskal kooperatibismoa sustatzeko eta zabaltzeko erakunde gorena den aldetik, jardunaldi bat antolatu du Garaia berrikuntza-gunean, euskal kooperatibismoaren etorkizuneko erronkei buruz. Jardunaldi horretan ondorioztatu zen kooperatibistak, kooperatiba-balioak, lana ulertzeko modu berriak, ondare kooperatibista, gazteen ekarpena eta etorkizuneko negozioak direla etorkizuneko enpresa kooperatiboaren garapen-zutabeak.