Skip to main content

Joan den azaroan ospatu zen KOOPAKETA, Gazte Kooperatibismoaren Lehen Topaketa, gazte kooperatibisten arteko elkargune inspiratzaile bihurtu zen. Kooperatiben Kontseiluak eta Konfekoopek sustatutako ekimenak gazteak, kooperatibak eta hainbat eragile sozial elkartu zituen, kooperatibismoaren etorkizuna belaunaldi berrien ikuspegitik lantzeko helburuarekin.

Lehen edizio hartan, elkarlana, parte-hartzea eta berrikuntza soziala izan ziren ardatz nagusiak. Parte-hartzaileek esperientziak partekatzeko, harremanak sortzeko eta etorkizuneko erronken inguruan hausnartzeko aukera izan zuten, gazteek kooperatibismoaren eraldaketan duten zeregina azpimarratuz.

Lehen topaketa haren arrakastaren ondoren, KOOPAKETAren bigarren edizioa uztailaren 2an ospatuko da. Topaketa berriak gazteen arteko sarea sendotzen eta kooperatibismoaren inguruko komunitate aktiboa eraikitzen jarraitzeko helburua izango du.

Hemen ikus dezakezue lehen topaketaren bideo laburpena

Kooperatiben Kontseilua Logoa
Privacy Overview

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.