Skip to main content

Euskal kooperatibismoaren “Denon Artean” sarien laugarren edizioa datorren maiatzaren 28an ospatuko da, 18:00tan, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian.

Oraingoan, epaimahaiak Eusko Legebiltzarrari eman dio saria, bere ibilbidea errekonozitu eta kooperatibismoaren sustapena eta aberastasuna hobeto banatu eta gizartearen aurrerapenari laguntzen dion enpresa-eredu baten aldeko konpromisoagatik.

“Denon Artean” sariek, beraien jardunetik balio kooperatiboak sustatu eta ehun ekonomiko justuago eta iraunkorrago bat sustatzen dituen erakunde zein norbanakoak saritzen ditu.

Kooperatiben sektoreko ordezkariak, erakundeak eta gizarte-eragileak batuko dira kooperatibismoak Euskadin duen egitekoaren ikusgarritasuna erreferentzia bezala hartzen duen sari banaketa ekitaldian.

Ekitaldi berezia izango da eta zu bertan egotea gustatuko litzaiguke.

Mesedez, erantzun hemen: https://kooperatiben.ekitaldiak.eus/denon-artean/

 

Kooperatiben Kontseilua Logoa
Privacy Overview

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.