Kooperatiben Nazioarteko Urtean ospatu da M8a.
Leloa: Lidergoan eraldatzeko. Kooperatiba gehiago, berdintasun gehiago.
Lidergoan, eraldatzeko: kooperatiba gehiago, berdintasun gehiago. Lelo hori erabili dute Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak – KOOPERATIBEN KONTSEILUA– eta Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak – KONFEKOOP– Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko, eta oso testuinguru berezian izan da ospakizuna, 2025a Kooperatiben Nazioarteko Urtea baita.
Vitoria-Gasteizko Goiuri jauregian egin den ekitaldi aldarrikatzailean, omenaldia egin zaie euskal enpresa kooperatiboetan liderrak diren emakumeei. Mugimendu kooperatiboan emakumeen presentzia handia da, eta euskal emakumeak kooperatibismoaren %53 dira. “Hamar kooperatibatik lautan emakumeak dira buru. Datu horiek erakusten digute berdintasunerako bidea posible dela, baldin eta irmo eta konbentzimenduz lanean jarraitzen badugu”, adierazi du Belen Balerdik, KOOPERATIBEN KONTSEILUKO idazkari nagusi teknikoak.
Enpresa kooperatiboetan emakumeen eragina eztabaidaezina bada ere, mugimendu kooperatiboan beharrezkoa ikusten da lidergoaren bidez gizarte solidario eta bidezkoago bat eraikitzen laguntzen duten emakume zuzendariak ikusaraztea.
Horregatik, M8ko ospakizuna dela eta, 57 kooperatibatan zuzendari eta presidente diren 75 emakume etorri dira omenaldi honetara. “Haien lana eta konpromisoa funtsezkoak izan dira Euskadin kooperatibismoa garatzeko eta indartzeko”, goraipatu du Rosa Lavinek, KONFEKOOPeko presidenteak.
Omenaldi honetan egon diren kooperatibak askotariko sektorekoak dira; beraz, “agerian geratzen da emakumeen lidergoa berrikuntza eta eraldaketaren sinonimoa dela”, gogorarazi du Belen Balerdik. Industriak, hezkuntzak, kontsumoak, eta zerbitzuen sektoreak edo nekazaritzak ere bere ordezkaritza izan dute ekitaldian, eta erakutsi dute “lidergo postuetan emakumeak egotea ekitaterantz eta egitura historikoen eraldaketarantz aurrerapauso garrantzitsua dela”, azpimarratu du KOOOPERATIBEN KONTSEILUko idazkari nagusi teknikoak.
Genero berdintasunerako tresna boteretsua da
Zentzu horretan, bai Rosa Lavinek eta bai Belen Balerdik, gogoratu dute “kooperatibismoa genero berdintasunerako tresna boteretsua dela”. Gure enpresa ereduak ekonomia justuago baterantz aurrera egiteko aukera ematen digu, non lidergo irizpide bakarrak talentua eta gaitasuna izango diren, eta ez generoa”.
Omendutako emakumeen ordezkari gisa Eroski S.Coop.eko zuzendari nagusi Rosa Carabelek eta Emun Koo.E.ko presidente Ainhoa Lasak hartu dute hitza.
Eroskiko zuzendari nagusi eta Mondragoneko lehendakariordeak lanean jarraitzera animatu du, “enpresa kooperatibook mundua eraldatzen jarrai dezagun, positiboki, inpaktua sortzen eta denontzat etorkizun justuagoa eraikitzen. Jarrai dezagun bidea markatzen.” Eta Emun Koo.E.ko presidenteak esan du, “Emunen ez gaude emakumeak lidergoan, lidergoa bera da emakume”.
2025ean, Kooperatiben Nazioarteko Urtean, M8a ospatzeak mugimendu feministak eta mugimendu kooperatiboak partekatzen dituzten berdintasun, ekitate, elkartasun edo demokraziaren balio kooperatiboak indartzen ditu.
Elena Perez Barredo Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordeak egin du irekiera instituzionala, eta Arabako Batzar Nagusietako presidente Irma Basterrak egin du amaiera. Gainera, Gasteizko Udaleko Ekonomia Sustapeneko zinegotzi Maria Nanclares ere izan da bertan.
Ekitaldiaren argazki-albuma.

Omendutako zuzendari eta presidenteak. Foto: Nuria González
Hainbat zuzendariren testigantzak
Hainbat presidenteren testigantzak