Skip to main content

Mikel Torres bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko kontseilaria atzoko Kooperatiben Kontseiluko Osoko Bilkuraren buru izan zen. Legealdi berri baten hasiera honetan, Kooperatiben Kontseiluak baliatu zuen osoko bilkura lehendakariordeari eskatzeko laguntza eta konpromisoa lanean jarrai dezaten kooperatibismoa bultzatzeko esparru publikotik.

Hitz hauekin adierazi zuen Patxi Olabarria Kooperatiben Kontseiluko presidenteak zergatik den hain beharrezkoa esparru publikoaren eta pribatuaren arteko elkarlana:

“Legegintzaldi emankor batetik gatoz, elkarlana nagusi, ibilbide positiboa izan da euskal kooperatibismoarentzat.

Horregatik, lehendakariorde jauna, lankidetza aktiboa eta bestelako enpresa-eredu batekiko konpromisoa eskatu nahi dizkizugu, balioak dituen enpresa batekiko konpromisoa, kalitatezko enplegua sortzen duena, deslokalizatzen ez dena, bere ingurunearekin konprometitua, eraldatu nahi duena eta desberdintasunak murrizten dituena”.

Mikel Torres lehendakariordearekin batera, Elena Perez Barredo Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea, Iñaki Ruiz Ekonomiako eta Europako Funtsetako sailburuordea eta Jokin Diaz Arsuaga Gizarte Ekonomiaren zuzendariak hartu zuten parte osoko bilkuran.

Osoko bilkuraren argazki albuma: argazkiak.

 

osoko-bilkura