Skip to main content

‘Kooperatibek mundu hobea eraikitzen dute pertsona guztientzat’ lelopean hasi dira Kooperatiben Nazioarteko Egunaren inguruko ekitaldiak.

Horrela, NTMk (Noticias Taldea Multimedia) ‘Kooperatibismoaren Etorkizuna Euskadin‘ jardunaldia antolatu zuen; bertan, Belen Balerdi Kooperatiben Kontseiluko idazkariak eta Iñaki Nubla Konfekoopeko zuzendariak hitzaldi bana eskaini zuten eta, ondoren, ‘Kooperatibek mundu hobea eraikitzen dute pertsona guztientzat’  izeneko mahai-inguruak Igor Ortega Lankiko ikerlaria, Martin Uriarte Lorra S. Coop.-eko zuzendari kudeatzailea eta Ion Etxeberria Ikerlaneko zuzendari nagusia bildu zituen.

Deia egunkariak jaso ditu jardunaldiaren nondik norakoak artikulu honetan: ‘NTM organiza en The Artist el encuentro ‘El futuro del cooperativismo en Euskadi’.  Hemen: ekitaldiaren argazkiak.

 

KOOPERATIBEN Eguna

Argazkia: Oskar Gonzalez.