2023ko memorian jaso ditugu Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak iaz izandako mugarri nagusiak.
Gure lehendakari Patxi Olabarriak atariko agurrean jasotzen duen bezala,
2023. urtea, hain zuzen, gure gogoan geratzeko modukoa izan da. Hainbat gertaera garrantzitsu ospatu ditugu, hala nola gure erakundearen 40. urteurrena, Donostia Ekonomia Sozialaren Hiriburu izatea, Europako Batzordearen Denon Artean Saria edo Eusko Jaurlaritzarekin beste Asmo eta Lankidetza Akordio bat sinatu izana.
Eta gertaera horiek guztiak, Kontseilu Gorenaren historiara pasatzeaz gain, baliagarriak izan dira euskal enpresa kooperatiboaren indarra erakusteko eta euskal kooperatibismoaren sustatzaile eta hedatzaile gisa dugun zeregina finkatzeko.
Deskargatu, pdf-an, 2023ko txostena.