Skip to main content

Kooperatibismoa bultzatzen dugu Euskadi jasangarriagoa, berritzaileagoa eta parte-hartzaileagoa eraikitzeko

KOOPERATIBEN KONTSEILUA kooperatibismoa sustatzeko eta zabaltzeko organo nagusia da, bai eta Euskal Administrazio Publikoen aholkularitza eta kontsultarako erakunde publikoa ere, kooperatibismoaren arloan. Euskadiko garapen ekonomiko eta sozialarekin konprometitutako kooperatibismo indartsu, berritzaile bat bultzatzeko lan egiten dugu.

KoopBehatokia Euskal Kooperatibismoaren Behatokia da, Euskadiko kooperatiben eragin ekonomiko eta soziala aztertzen eta zabaltzen duen plataforma. Datuen, azterketen eta adierazleen bidez, eredu kooperatiboak enpleguari, berrikuntzari, gizarte-kohesioari eta lurraldearen garapen iraunkorrari nola laguntzen dien erakusten du.

Ekimenak balioan jartzen du pertsonak ardatz dituen enpresa-eredu bat, parte-hartze demokratikoan eta ingurunearekiko konpromisoan oinarritua. Gainera, baliabideak eta informazioa eskaintzen ditu kooperatibismoak ekonomia inklusiboago, lehiakorrago eta jasangarriago baten eragile gisa duen garrantzia ulertzeko.

Euskadin Kooperatibismoa bultzatzen dugu

PROMOZIOA

Eredu kooperatiboa eta haren balioak zabaltzen ditugu, gizartera hurbiltzeko.

AHOLKULARITZA

Euskal Administrazio Publikoen aholkularitza eta kontsultarako organoa gara kooperatibismoaren arloan.

GARAPENA

Kooperatibismo berritzailea, lehiakorra eta garapen ekonomiko eta sozialarekin konprometitua indartzen laguntzen dugu.

patroiak-5
Kooperatiben Kontseilua Logoa
Privacy Overview

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.